XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irradiazio-fluxuaren argi-etekina erradiazio iturriaren tenperaturaren arauerakoa da, eta grafikoki hau da, gorputz beltza suposatuz:

ARGI-ETEKINA (LUMEN/WATT). TENPERATURA (ampdeg;K)

Ikusten denez, zenbat eta tenperatura altuago izan, argi-etekina altuago da, 6500ampdeg;K-taraino, bertan guttitzen delarik.

(Eguzkiaren azalaren tenperatura hori da, gutti gorabehera).

Horregatik, zenbat eta argi-iturria tenperatura horren hurbilago egon, argi gehiago lortzen da.

Inkandeszentziazko lanparetan wolframioa erabiltzen da, berak 3500ampdeg;K-tako tenperaturak lortzen baititu funditu gabe.

Fluoreszentziako lanparak ez dira lege berdinez gobernatzen (hots, ez dute Planck-en legea segitzen), baizik eta emititzen duten energia ultramore zonan dago, eta gero, ontziaren ormetan txokatuz, argi bisiblea emititzen dute.

Fotometroak

Bi argi-iturrien intentsitateak konparatzeko bide asko dago, bat lehendabizi ikusi gero beste ikusi eta ondoren zein den intentsitate handiagoduna erabaki.

Baina kuantitatibokl egiteko, fotometroak erabili ohi dira.

Fotometroak bi argi-iturrien intentsitateak konparetzeko balio duten tresnak dira.